Ikasteko eskubidea

2008 noviembre 13 at 12:17 pm (ETORKINAK) ()

Gizaki guztion eskubidea behar lukeen arren, eskubide hau urratua da munduko hainbat lekuetan. Pasadan udan, Kolonbian ibili nintzen brigadista eta indigenen eskubideak esparru askotan direla urratuak ohartu ginen. Beraien herrian urraketa guztiak desagertzeko, egoera aldatzeko borrokatzen ari dira batzuk eta beste batzuk kanpora joateko hautua egiten dute. Europarekiko duten irudi faltsuak asko honantza ekartzen ditu. Hainbat dira Euskal Herrira datozkigun atzerritarrak, baina benetan zer egiten dugu hauek euskal herritar izan daitezen? Benetan gure hezkuntza sistema, baliabideei dagokienez, formakuntzari… prest al dago lagun hauei hezkuntzaren bidez behar dutena eskaintzeko?

Kolonbiako neskato bi

Kolonbiako umeak

Kolonbiako umeak

Enlace permanente Deja un comentario

Etorkinak

2008 noviembre 13 at 11:01 am (ETORKINAK) ()

Etorkinak gero eta ugariago dira gure hezkuntza zentruetan. Bakoitzak bere historia du atzean, eta hortik abiatuta nola lagundu behar diegu hezkuntza zentruetatik? Ondorengo bideoan Manu Chaoren bido klipa bat, gai honen inguruko hausnarketarako bide izan daitekeelarik.

Sarri askotan PTa aritzen da Etorkinekin lanena, baina hor aldatzen joan beharko dugu ze haiek behar duten laguntza ez da Heziketa Berezikoek behar duten lagutza, beraz; etorkinen inguruko lanketan lan asko dugu egiteko oraindik Euskal Herrian. Argi izanik, integrazioari begira oso garrantzitsua dela hemengo hizkuntza ikastea: euskara.

Enlace permanente Deja un comentario